
Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta,Georgia, 1929ko urtarrilaren 15- Memphis, Tennesse, 1968ko apirilaren 4) Estatu Batutan afroamerikarrentzako eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen Nobel sariarekin saritua 1964an
Boto-eskubidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere "I Have a Dream" (Amets bat dut) diskurtsoagatik da famatua. 1968an, martxa batean parte hartzeko zorian zela, Menphins, Tennesseen, tirokatuta hil zen. Hilketa James Earl Ray-ri egotzi zioten.





